Txindoki Grupo Jaso Atletismo Taldea

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Txindoki Atletismo Taldea

Lide Urrestarazu eta Irati Zubizarreta Euskal Herriko mendi lasterketen txapeldunak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Iragan igandeko Idiazabaleko Axari Trail mendi lasterketan modalitate motzeko (16km) Euskal Herriko mendi lasterketen txapelketa jokatu zen kadete eta junior kategorian. Nesken proba ordiziako Lide Urrestarazuk irabazi zuen Euskal Herriko kadete mailako txapeldun izendatuz eta bigarren postuan sartu zen Irati Zubizarreta beasaindarra junior kategoriko txapeldun titulua irabaziz. Mutilen junior kategorian Beñat Arribas izaldarra zazpigarren izan genuen. Donostiako Urgullerako igoeran Unai Azpiazu bikain aritu zen.

Kaleko atletismo erakustaldia.

Beste urtebetez kaleko bostgarren atletismo erakustaldiak eguraldiak lagunduta egin zen. “Prazuela”ra pisu jaurtiketa eta altuera jauzia lekualdatzea berritasun arrakatastsua izan zen bai publikoaren ikuspegitik baita kirolarien ikuspegitik ere. Txindoki Atletismo eskolako alebin mailako zazpi neskek hasi zituzten jaurtiketak Alazne Furundarenaren gidaritzapean, adina ikusita nahiko ondo aritu ziren. Gero altuera jauzia eta pisu jaurtiketa izan ziren federatuentzat guztira 16 kirolari zeudelarik. Mutilen kasuan altuera jauzian Bizkaiako Ugaitz Perezek irabazi zuen 2.09ko jauziarekin (orain arteko erakustaldien errekorra) eta nesken kasuan Izaskun Turrillas nafarrak irabazi zuen 1,70ko jauziarekin. Mutilen pisu jaurtiketan (6k) Legorretako Odei Lopez izan zen garaile 16:60ko denborarekin, herrikide den Joseba Berasain garaituz (14:36); 4k-ko bolarekin beasaingo Aritz Apaolazak 14:10 izan zen irabazle. Nesken pisu jaurtiketan (3k)Ane Torres ordiziarrak irabazi zuen bere lehen ageraldian 12:70eko denborarekin. Arratsean udaletxe ondoko kale nagusian egindako pertika jauzian 9 aditu elkartu ziren eta berebiziko erakustaldia burutu zuten, gizonezkoen kasuan Mikel Campion irundarrak irabazi zuen 4:70eko jauziarekin, eta emakumezkoen kasuan nafarroako Miren Bartolome izan zen garaile 3:50eko jauziarekin. Guztien jarrera eta egindako erakustaldia nabarmendu nahi dugu, bereziki Francis Hernandez munduko txapeldunak  (51 urte)egindakoa, 4:10eko jauzia egiteaz gain, show-man izugarria izan zelako.

Astebukaera.


Herri lasterketen agendak hauek erakusten zituen larunbaterako; Zaldibiko herri lasterketa, Porrontxoetakoa (Egia, Donostia), Iruneko gaueko lasterketa eta iganderako Usurbilgo Baxurde krossa eta Zestoako Akuako Bira.

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2016(e)ko iraila(r)en 19-(e)an 17:52etan
 

Atletismo erakustaldia arrakastatsua izan zen!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Giro eta eguraldi ezin hobean joan zen joan den larunbatean Ordiziako kaleetan antolatutako Atletismo Erakustaldia. Jauzi eta jaurtiketa ikusgarriak ikusi ahal izan genituen, bai eguerdian Altuera eta Pisu Jaurtiketa erakustaldian eta baita arratsaldean ere, Pertika erakustaldian. Hona hemen emaitzak:

GAZTETXOAK

-June
-Laxia
-Meder
-Helen
-Uxue
-Ekiñe
-Sara
-Garazi

ALTURA:

NESKAK MUTILAK
1. Izaskun Turrillas - 1.70 1. Ugaitz Pérez - 2.09 (Erakustaldiko errekor berria)
2. Irene Perez - 1.60 2. Asier Martínez - 2.00
3. Nora Tobar - 1.60 3. Julen Iruretagoyena - 2.00
4. Nahikari Acebo - 1.50 4. Ander Svensson - 1.65
5. Eider Carrión - 1.45  
6. Leire Mendizabal - 1.35  

 PISUA

NESKAK MUTILAK
1. Ane Torres (3k) 12.70 1. Odei Lopez (6k) 16.60
2. Lizeta (3k) 11.35 2. Joseba Berasain (6k) 14.36
3. Leire Garmendia (3k) 10.41 3. Aritz Apaolaza (4k) 14.1


PERTIGA

NESKAK MUTILAK
1. Miren Bartolomé - 3.50 1. Mikel Campón - 4.70
2. Miren de Regil - 3.20 2. Gonzalo Santamaría - 4.60
3. Malen Orduña - 3.00 3. Francis Hernández - 4.10
 María Rodríguez - 3.00 4. Luis Aranzabal - 4.10
  5. Iñigo Ugena - 4.00

 Argazkiak: https://www.flickr.com/gp/txindokiat/v2vxt1

alt

alt

alt

alt

alt

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2016(e)ko iraila(r)en 13-(e)an 13:36etan
 

V Atletismo erakustaldia kalean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Beste urtebetez eta bostgarren urtez segidan Txindoki Grupo Jaso Atletismo taldeak eta Emaneurre lagun-taldeak, zenbait babesleren laguntzarekin, hauek gabe zaila izango bailitzateke ekitaldia antolatzea, atletismoaren edertasuna eta plastizidadea atletismo pistetatik Ordiziako udalerrira eramateko apostua egin dute. Aurtengo berritasun nagusia da goizeko probak Garagartza Plazan izango direla eta arratsekoak Kale Nagusian. Garagartzan, 11etan haurrentzako altuera-jauzia eta pisu jaurtiketa egongo dira atleta federatuen gidaritzapean. Azken hauek proba berak egingo dituzte 12etan eta arratsean eta Kale Nagusian udaletxe parean federatuentzako pertika-jauzia.

Espezialitate bakoitzeko partaideak Euskadiko hoberenak dira momento honetan, txapeldun asko bertan daude eta Espainiako txapelketetan dominak atera dituzte. Nesken altuera jauzian zeuden Nahikari Acebo, Irene Perez, Izaskun Turrillas, Nora Tobar, Eider Carrion, Leire Mendizabal etab eta mutilen kasuan Julen Iruretagoiena, Ugaitz Perez ,Asier Martinez, Igor Legarda, Ander Svensson etab. Nesken pisu jaurtiketan  ditugu Leire Garmendia, Ane Torres eta lizeta eta mutilen kasuan Joseba Berasain, Aritz Apaolaza eta Odei Lopez. Nesken pertika jauzian Malen Orduña, Miren  Bartolome, Miren De Regil eta Maria Rodriguez daude eta mutilen kasuan Francis Hernandez, Iñigo Ugena, Mikel Campon ,Luis Aranzabal ,David Vilella eta Gonzalo Santamaria.

Klimak lagunduta, zale guztiak gonbidatu nahi ditugu kaleko atletismoaz gozatzera eta kirolariak animatzera publikoaren gertutasuna ikusita markak gainditzeko.

Astebukaera. 

Astebukaera honetarako herri lasterketen agendak Andoainera garamatza larunbatean Sorabillako bikote mendi lasterketarekin,  Berrobira Berrobiko Krossarekin, Donostiara Urgull gaztelutxo krossarekin eta Herrerako Jolastokieta Krossarekin. Igandean Idiazabalen Axari Trail-a burutuko da, Arno Trail-a Mutrikuan, maratoia eta erdi-maratoia Plazaolako bideetan zehar Lekunberri-Leitza eta Andoainen eta maratoia, erdi maratoia eta 10km-ak Logroñon.

Entrenamenduen hasiera.

Hurrengo astelehenean, irailak 12, 2 urteko infantil mailako (2003)  entrenamenduak hasiko dira 18:00etatik aurrera Altamiran eta astelehena 26ean lehen urteko infantilak hasiko dira (2004) ordu berean. Despistaturen bat baldin badago edota beste kirolariren batek klubean sartu nahi badu gogorarazi maila federatuko kirolariak (kadeteetatik beteranoetaraino) entrenamenduak iragan irailaren 5ean hasi zituztela.

Josetxo Imaz Memoriala

Gogorarazi Josetxo Imaz herri lasterketarako izen ematea irailaren 25ean hasiko dela eta kirolprobak.com webgunetik egin daitekeela eta baita ere aurten lasterketa Ordizian hasi eta bukatzen dela.

Emaitzak.

 Asko izan dira oporretan lehiaketaren nahia mantendu duten kirolari urdiñak eta opor-lekuetan ere zenbait lasterketa egindakoak. Horrela, Unai Azpiazu 15. sailkatu zen Donostiako Loiolako herri lasterketan, 33. Oropesan (Castellon) eta 5 Perosillon (Burgos). Alvaro Calderon bigarren geratu zen Valdelucion (Burgos) eta 9. Hondarribiako Guadalupeko igoeran. Lide Urrestarazuk Vistabellako (Castellon) mendi lasterketen Espainiako kopa irabazi zuen kadete mailan bigarren aldiz segidan. Izaro Rubio bigarrena izan zen Jacako Peña Oroeleko igoeran eta bere aita Juanito ederki aritu zen baita ere hurrengo erdi-maratoian erakutsitakoaren arabera ere. Pielagoseko Bajo Pasetik (Cantabria) lehenengo maratoi-erdia egin zuen 1:52:52an 70 urte pasa dituen honetan…Ole. Ion Etxeberriak lasterketa bikaina egin zuen Ezcaray-ko “de puente a puente” lasterketan, 14. geratu zelarik. Jose Antonio Blanco “Txuri” 12. izan zen eta 40 urtetik gorako beteranoeetan bigarren Bajo Pas Pielagoseko (Cantabria) erdi-maratoian  1:12.55eko denborarekin irailaren 25eko Berlineko maratoirako prestakuntza moduan eta Irati Zubizarreta Usurbeko igoera irabazi zuen Beasainen. 

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2016(e)ko iraila(r)en 14-(e)an 08:59etan
 

Atletismo erakustaldia dator!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal jaiak gertu ditugu !!!
Aurten ere Atletismoa, Altamirako pistatik Ordiziko kaleetara ekarriko dugu.
V. ATLETISMO ERAKUSTALDIA Irailak 10ean.

11:00- Gaztetxoentzako Altuera eta Pisua (Garagartza Plazan)
12:00- Federatuen Altuera eta Pisua (Garagartza Plazan)
18:30- Pertiga jaurtzia (Kale Nagusian)

Animatu eta etorri zaitez atletismoaz gozatzera !!!!

alt

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2016(e)ko iraila(r)en 01-(e)an 08:09etan
 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

PEÑA MEETING

Bannerra
Bannerra

Goierriko albisteak

Bannerra

Azken argazkiak